XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eta gauerdiraino elkarrekin negar egiteari ez genion utzi.
Eta bost egunez hilkizunak iraun erazi genituen.
Eta gaur ere heriotz horretaz kexati gara.
Hau dela eta, konjuratzen zaitut, o Fededunen Emir hori, zure arbasoen oroitzapen sakaratuaren izenean, nire oinazea azkartzera eta nire pertsonarengan heriotz hura mendekatzera.
Orduan kalifak guztiz miretsita, hots egin zuen:
Bere kondaketaren une honetan, Schehrazadak goiza agertzen ikusi, eta zuhurki ixildu egin zen.
Eta hurrengo gaua heldu zenean... Schehrazadak esan zuen: Jakin egin dut, o errege dohatsu hori!, beltza besterik ez zuela hil egingo kalifak zin egin zuela, mutilak atxakia bat bait zeukan.
Gero, Giafarrarenganantz bihurtuz, esan zion:
Eta Giafar negarka atera zen, bere buruari esanez:
Pegar bat erortzean puska ez dadin harrigarria bada, heriotz honetaz ihes egitea ez da gutxiago izango.
Baina eta orain?... Zalantzik gabe, Hark, lehendabiziko aldian salbatu banau, salbatu egingo nau, nahi badu, bigarrenean!.
Beraz, epearen hiru egunak neure etxean emango ditut.
Zeren, zertarako ekingo diet alferrikako ikerpenei?.
Gorenaren borondateaz fidatzen naiz.
Eta izan ere, epearen hiru egunetan Giafar ez zen etxetik atera.
Eta laugarren egunean