XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Santi.- Ez beti gauzarik txarrenak gogoratu.

Iru artzaintxuak eurak be ez dira makalak zugaitzeara katamixarraren arintasunagaz igoten-eta.

Pilipa.- Sartu gaitezan eleizan eta euren alde otoi egin dagigun danok.

Danak.- Bai, bai goazen (sartuten dira batzuk eleizara eta beste batzuk ate anditik eleizara begiratuta agur Maria bat esaten dabe eta gero abestuten dabe Ama Errukior abestia).

(Abestia amaituten danean barru-aldetik deika dator Peru bere lagunakaz eta diño).

Peru.- Itxaron apur bat emen gara gu be ta (urteten dabe eleizatik Errosa, Maria, Martzelin eta beste danak eta diño Errosak).

Errosa.- Jaunari eskarrak, badatoz danak, beti entzuten dausku guri, gure Amak.

Zortzigarren atala (Lenak, Artzain eta artzaintxoak).

Peru.- (Lagunakaz elduten da).

Emen gara danok osasuntsu eta pozik (Ama bakotxak bere semetxua laztanduten dau).

Errosa.- Neure semetxua...!.

Santi.- Txakurrik ikusi dozue gizonak?.

Peru.- Ikusi ta... birrindu be bai.

Errosa.- Eta ez dautzue aginkarik egin?.

Peru.- Neuk esango dautzuet dan dana, jaso dan letz.