XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Santi.- Ez... baña... (Ixilduten da).

Maria.- Beti egia esan daustazu semetxu eta zergaitik orain zeure biotz orretan zerbait estalduten daustazu?....

Au da tamala!.

Tamalez il ez nadin esan eidazu dan-dana, seme!.

Santi.- Egia esaten badot ez zarie asarratuko?.

Juan.- Esan dana argi, zure amak negarrik egin ez dagian.

Santi.- Aspaldian gurari bat dot biotzean, abade izateko guraria baña ez naz asartu zuberi esaten, bakar bakarrik D. Josek daki.

Gaur be gauza orretzaz itz egiten egon naz beragaz (Amak laztanduten dau).

Juan.- Baña badakizu zuk abade izatea zer dan ala?.

Urte askotan eta asko ikasi bear da orretarako... eta zure buruak ainbeste ikasketa iraun ezin badauz, umetxu?.

Santi.- Lenengo edo bigarren izan naz beti ikastolan eta nire irakasliak azkarra nazala diño beti.

Juan.- (Ama, semiari entzuten, ixil ixilik dago).

Abade ikastetxean ez dago gero gurasoen laztanik eta bigunkeririk.

Goiz goixetik oetik jagi bearko dozu, egunean ordu asko ikasten eta eleizan igaro bearko dozuz gero?.