XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iru zeregin orreik bete leikez abadearen egun eta ordu guztiak.

Neure abadetzan, urte luzeetan, argi ta garbi ikusi dot len izendatuko iru lan orreik dirala abadeak egin leikezan gauzarik ederren ta onuragarrienak.

Gaixoak geienetan samiñez eta bakartasunean bizi dira.

Sarritan eurak lagun zintzo ta on bezela ikustalduteak gaixoaren biotza baita bere etxeko guztien biotzak ere irabazi ta eskerronez biguntzen ditu.

Parroki guztietan aurkituko ditugu ainbat beartsu baita onegaitik edo orregaitik saminduta bizi diranak ere.

Beartsuai daukenen dirua zabaltzea ta eurak bear daben irabazteko bidean ipintea eginkizun gorengoa da.

Baita samindurik bizi diranai adorea ta barruko indarra emotea ere abadearentzat zeregin onuratsuenetakoa dala ezin iñork ukatu.

Eta zer esan landara bigun diran umeen, ez txar eta ez on dabezan buru utsak irakatsi onakaz betetzean?.

Umeak maitasunagaz guk nai dogun bidera eroatea gauzarik errezena da.

Abade langille ta maitaille batek umeen biotzetan erlijio, etika ta gizarte-arazoak ere ederto irantsiten ditu.

Gure Euskalerrian gaiñera eskoletan euskerarik irakasten ez danez, or ere ez ete dauka zeregin luze ta zabal bat?(...).