XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), Batikano Batzar Nagusiak erabagitako aurrerakuntzak lortutearren, zigorraren bildur bage, burruka asko ditue egiñak.

Baiña ez gure eleiz gizonak bakarrik, baita alboerrietakoak ere asko itzartu dirala ezagun be ezagun da.

Orain Madrid'eko batzar orreri begiratu ezkero, ba, bertan batzarkide geienak aurrerakuntzeari baietza emon dautsoe.

Burruka onekaz bateon batzuk larregiko erabagiak edo bideak artu dabezala ta eleiz-gizonen usain ona galtzeko arriskuan dabiltzala esan bearrean gagoz.

Baiña, dana alperriko ez da izan.

Eleiza pizkana-pizkana aurrera doa.

Etorkizuna itxaropentsu agertzen yaku ta beti Eleizaren erakutsien bidetik eleiza zuzenago ta egizaleago ta garbiago bat lortu bearra dogu, berak daualako Kristo'ren egi osoa, bakar-bakarrik, Gizadiarentzat guztiz onuratsua dan egi ta bidea.

Kristo gabe munduak elburu onurakorrik ez dauala siñistuten dogunok, pozik ikusten dogu Eleizaren gaurkotutzea ta gaztetutzea.

Izar argi barri dirdiratsu bat ikusi dogu Eleizaren ortzian.

Ez gaitezen, ba, larritu ta samindu, baikortasunez beterik beti kementsu aurrera jo baiño.

Gure Eleiza au gaurkotuteko bertatik urten bear dala diñoenei, barrubarruzko onu au esaten dautsegu:(...).