XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KARDABERAZ BIZKAIAN.

AGUR'en gai bat irakurri dot Kardaberaz'etzaz, bere eunurteurrena dala-ta.

Ta nik ere zertxobait esan nai nuke berberatzaz, Bizkai aldean lan goragarria egin ebalako.

Josulagunak Maria Muñoz kalean, orain San Juan'en eleiza dagon alboan, kolejio bat euken.

Ta aita Kardaberaz etxe orretan bizi izan zan aldi batean.

Antxe bizi zala, itzaldi garrantzitsu bat Bilbo'ko San Anton eleizan egin eban.

Garai artan, Gorpuzti-jaia andikiro ta egun bitan goraltzen zan Bilbo'n; Gorpuzti egunean Santiago'ko eleizan ta zortzigarren eguna San Anton'goan.

Bigarren jai au, erretorearen baimenagaz, Aldundiak antolatzen eban, Aldundi-etxea San Anton'go eleiza ondoan egoalako.

Baita Aldundikoak ere billatzen eben mezarako izlaria, ta urte orretan aita Kardaberaz itzaldia egiteko aukeratu eben.

Milla zazpireun ogetamairuko urtea, bagillaren amaikagarrena.

Eleiza gaiñezka egoan, bai agintariak bai Bilbo'ko eleiz gizon geienak, baita erritar ugariak ere.

Aita Uriarte idazlariak diñoanez,(...).