XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erregin bezela aulkian jarrita ta bere belaun ganean ume Jesus jesarrita dauala.

Irudi maitagarria bera!.

Beragana eldu dira poz eta atsekabean Bizkai guztikoak; berberaren bitartez Jauna ezagunago ta maiteago izan da.

Ama orrek, Jesus, bera baiño gorago dagoala irakatsi dausku.

Guk Andra Mariagaz andrazko Jainko bat ez dogu egin, paganotarrak egiten eben legez.

Ta guk Andra Maria Ebanjelioan agertzen dan lez artu dogu.

Jainkoaren ta gizonen Ama.

Kristaurik garbi, zuzen ta onena bezela.

Ez Jainko bezela.

Baiña bai otoilari indartsu legez.

Urteak joan ta urteak etorri len dana euskalduna zan erria erdaldun biurtu zan geien bat; eta orain urte batzuk dirala, eleiza orretan euskera guztiz edo ia guztiz alde batera itxia izan zan.

Lotsagarria Bizkai'ko Zaindaria erdaldun bakarrik egitea!.

Ez mezarik ez beste eleizkizunik euskeraz.

Esate baterako, Begoña'n, euskeraz bakarrik ekiana, euskera aztuta, askoren erruz eta itxikeriz.

Urte orreik joan ziran zorionez.

Begoña'ko Andra Mariak ikasi dau barriz ere bere lenengo izkuntza.

Orain ba-ditugu bertan meza ta beste eleizkizun batzuk ere euskeraz.

Ez oraindiño guztiz, baiña Begoña berbiztuaz doala ezagun-ezagun da.