XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Geldi or mutil, loretxu garbi orreri ikuturik egiten badautsak berbertan ilgo az: Zitalek au entzutean besoak jatsi, burua makurtu ta alde egin eban, lotsaz beterik.

Aurreratxoago bertatik bidetik etorren txakur amorratu bat bitsa eriola eta zaunkaka, baña Itxiaxtxogana eldu aurretxuan laño zuritik urten eban arri baltz ikaragarri batek eta zarata aundiagaz jausi zan txakur maltzurraren oin aurrean.

Txakurra lenengo konorte barik lez gelditu zan ta gero arin baño ariñago iges egin eban.

Uri sarreran lañoak Itziarreri: Zoaz errira, erosi amak agindutako gauza guztiak eta zatoz ostera, etxera bidean be neuk lagunduko dautzut eta.

Etxerakoan lañoak lagundu eutson neskeari erreka indartsua busti baga igaroten.

Eguna illunduaz joian eta zenbat eta illunago eta lañoa argiago.

Guztiz illundu zanean laño zuriak eguzkiak berak lez argituten eban bide txiorra eta orrela Itxiartxo osasuntsu eta bakez eldu zan bere basetxeraño.