XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etxera eldu baño len biregarrokumea artu eben zugatz ondora eldu ta an ikusi ebezan birigarro aita amak txioka negarrez eta Txomintxuk esan eutsen: parkatu ta ez negarrik egin, ego eder ta ariñak dozuez eta zoaze arin Intxortarunz an aurkituko dozue zuen semea.

Ibili arin, bustita egongo data, gautxoriak jan ez dagien.

Birigarruak aitu ete eben Txomintxoren esana? Eurak baietz uste eben.

Illun abarragaz batera eldu ziran etxera bai ta bakoitzari bere amak esan be: Nun ibili zaree, orain arte? Zer egin dozue orain arte?.

Esan dozu berrogei bidar Siñisten dot, berbizkunde egunetik gaur arteko berrogei egunen gorantziz? Eta mutiko bakotxak bere amari zeatz zeatz arratsalde aretako jazoera dan danak esan eutsiezan, baita ama onak erantzun be: Seme, bigun, oneko izan beti, ez gizonari ta ez abereari ez kalterik egin iñoiz be.