XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lokarri samintsua! Onetan diñotso Koldok Asierreri: Gure ardiak edo lapurtuak izan dira edo bitzabalaz beste aldeko mendietara iges egin dabe bedar obearen billa.

Goazen etxera ta lapurrak urten dauskuela mendian esango dautsegu, etxean zigortuak izan ez gaitezan.

Asierrek ez eban ezertxo be erantzun, baña biak etxerako bidea artu eben ixil ixilik eta esku muturragaz negar malkoak legortuaz.

Gaberdi inguruan etxeratu zirean.

Etxekoak estu egozan semetxoak ain belu ta agiri ez zirealako ta mutillok eskaratzean sartzeagaz bat, amak dinotse bizi bizi: Zer jazo da semetxoak?.

Nun egon zarie orain arte?.

Zuen aita gertu egon da oraintxe zuen billa mendietara joateko.

Koldok, berak asmautako lapur kontua zeatz zeatz esan eutsen, baña gurasoak errukituten asi zireanean Asierrek negar zotintxuari emon eutsan.

Amak berari: Ez negarrik semetxu emen ondo zagoz eta bizirik eldu zaree etxera?.

Ama, erantzun eutson zotinka, guzurrik inoiz be ez esateko agindu daustazu zuk beti, ta Koldok esan daben lapur kontuori dana da guzurra, berberak asmaurikoa, guzurra da.