XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aralar eta Lore.

Garilleko arratsalde argi ta beroa zan.

Neska mutil mordo bat, Udalaitz aundi politero igoteko usteagaz eldu ziran Canpanzar zugaztiraño ta andik biñan biñan urten eben bakotxak bere aldetik aitz tontorreraño igotera.

Danen artean aurretik erabagi au arturik: illun abarra baño lentxoago ostera be zugazti onetan bertan danok alkartuko gara.

Batera etxera biurtu gaitezan.

Or joiazan Loretxo ta Aralar neska mutikoak mendi egaletik gora arnasa estuka ta izardituta, gogorra zan ba aldapa ta gerispe bakoa.

Eguzki goriak kiskalduten ebazan.

Dana da ixiltasuna, txoritxoak be zugatzetako gerispeetan gorde dira eguzkiaren berotasuna pizkabat bigundu arte.

Bertatik ikusten dira Amboto, Aitzgorri, Intxorta ta beste euskal erriko mendi eder asko; ainbat eta ainbat zugazti, solo zelai ta baserri benetan ikusgarriak.