XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), eta txartoago badoa bat batean deituko dautsut-Amak, ikusirik Koldo mutil ona ta zentzunduna zala, baietz esan eutson.

Koldoren poza ta ikara zerutarra!.

Eskerrak Jauna entzun daustazulako.

Kepa be zure seme izango da gaur gabetik.

Apal ondoan danak oeratu ziran ta Koldo sartu zan Keparen gelara berari gau aretan lagunduteko.

Gerotxoago etxe guztian etzan gurasoen eta anai arreba nagosien lo otsa baño entzuten.

Koldok, ixil ixillik, berba egiten eutsan Kepa gaixoari: Kepa, eldu da ordua, txarto zagozan ezkero ta bear bearrezkoa dalako neuk gaur bateatuko zaitut: Oso txarto egoan Kepak zabaldu ebazan begiak, irribarretxoak urten eutson ezpanetara ta esan eutson Koldori: Baña ori egin leiteken gauza da?.

Bear danean bai ta orain bear bearrezko gauza da, zu ilteko arriskuan zagozalako ta abaderik etxe onetara ezin leitekelako etorri -Orduan ainbat lasterren bateatu naizu.

Artu eban Kepak pitxartxo bat uragaz ta eskua dardara ebala ur pizkabat bekokitik bera Kepari botaten eutsola esan eban (...).