XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bere basetxe ta inguruko mendi zelai-ederrak ikustean biotza be urtu jakon, aita-amak eta nebarrebak ikusteko gogo beroagaz eldu zan arin arin etxeraño baña aita ta ama illak ziran.

Basetxean anairik zarrena, mutil zarra bizi zan.

Beste sei neba-arrebak euren seme alabakaz kalean bizi ziran.

Baserriko anaiak pozez artu eban, bai ta kaletar neba-arrebak baña negar egiten eban ikusirik bere lobak euskerarik pitin bat be ezekiela.

Anai nagusiagaz biziteko erabagia artu ta baserri etxea bere diruakaz zerbait atondu ta an bizi zan bakez, Ameriketa aldean alde batera itxi ebazan Jainkoaganako eginbearrak be ostera errez egiten asi zan.

Arek bai negar gozo ta ugaria bera batiatu ta gure Jauna lenengoz artu eban eleizan sartu zanean!!.

Lenagoko siñismen indartsua biurtu zan bere barrura.

Pozik bizi zan Paul.

Lenagoko ezagunak ondo artu eben danak.

Erdera motrollo pizkabat be ikasi eban gazte guztiak erdeldun biurtuak ziralako, baña bere erdereari barre egiten eutsoen lobak.