XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Ez, ez daukat hori jateko gogorik.
Kafesnea, marmelada eta gurinik ba al duzu?
- Bai horixe! Gera zaitez hor lasai.
Neuk gertuko dut dena.
Ohean gosalduko dugu, handikien modura.
Irribarrea loratu zitzaion gizonari.
Neskatxak ez zuen zirkinik egiten.
- Ez al zenuke hemen gelditu nahi?- ekin zion gizonak, berriz ere ohean, xerra puskari hortzak sartuz.
Nik ahal dudan ongien hartuko zintuket... beno... esan nahi nuke...
Neskatxa ogitan marmelada-gurinak igurtzi eta geldiro jaten ari zen, serio eta muker.
- Oso emakume isila zara.
Izena nola zenuela esan zenduan? - Ez nizun esan.
- Eta orain esango al didazu? Mesedez! - Idoia.
- Bai izen polita! Ni, berriz, Joxe naizela zazpi bider edo esan nizula uste dut.
Zer moduzkoa dago kafesnea? - Ona.
- Pozten naiz. Zergatik ez zara nirekin bazkaltzera gelditzen? Otordua prestatzen oso antzetsua naiz.
Gainera, gaur igandea denez gero, zuretzat paratuko nituzke...
Neskatxak erantzun gabe gosariari segitzen zion.
- Ez jana egiten bakarrik, baina.
Agitz asmakorra naiz bestela ere.
Aztia ere ba naizela esaten didate lagun batzuk.
Ez didazu sinesten, ez da? Aztia naiz, bada; bai!