XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egunero-egunero, irrati, egunkari ta teleikuskiñak garrantzizko berri ta gertaerak zabaltzen dizkiete gizoneri mundu guztian.

Gertaera auek irakurtzen eta entzuten dituzten gizonak, berriz, gertakizun auen LEKUKO biurtzen dira.

Nola? Ez begiz ikusi dituztelako, irakurriz eta entzunez ezagutu eta, ezagutuz batera, oiekin poztasuna, naigabea edo ardurarik-eza sentidu izan dutelako baizik.

GAURKO GIZONARENTZAT, BA, LEKUKO IZATEA AUXE DA: MUNDUAN EGUNERO-EGUNERO GERTATZEN DANA EZAGUTU ETA SENTITZEA.

Orain, zeu ere, atzo jazotako gertaera biren testigu berezi izango zera.

Ikas-gelan aurkituko duzun izparringia artu eta billatu itzazu bertan gertaera bi:
- Bata, pozez betetzen zaituana; zeuretzat eta gizon guztientzat ongarri iruditzen zaizun gertaera bat.

- Bestea, naigabez betetzen zaituana; zeure ustez, gizonentzat eta beren bizitzarentzat kaltegarri ta naigabegarri dan gertaera bat.

Berri bi auek ebaki ta zeure lan-ingurraztian itsatsi itzazu; gero, azpian, berri auek aukeratzeko izan dituzun arrazoiak idatziko dituzu.