XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

c) Gizona, bere adimenaren laguntzaz, mundua eregiten eta aldatzen agertzen duten argazkiei idatzitako OIÑIK EGOKIENARI SARIA.

d) Gizona, bere lagun-urkoaganako MAITASUNAREN bidez, mundua eregiten eta aldatzen agertzen duten argazkieri idatzitako OIÑIK EGOKIENARI SARIA.

Ona emen taldeka burutuko duzuten lan au egiteko bideak: 1.) Leenengo, lan ontarako ondo etorri daitezkean argazkiak jasoko ditu talde bakoitzak.

2.) Lana asitakoan, gizona, bere adimenaren laguntzaz, mundua eregiten eta aldatzen agertzen duten argazkirik bikaiñenak, aukeratuko ditu bakoitzak.

Gero, taldeko guztien artean, BOST ARGAZKIRIK JATORRENAK aukeratuko dituzute.

3.) Gizona, bere lagun-urkoaganako maitasunaren bidez, mundua eregiten eta aldatzen agertzen duten argazkirik bikaiñenak, aukeratuko ditu bakoitzak.

Taldeko guztien artean BOST ARGAZKIRIK JATORRENAK aukeratuko dituzute sariketarako.

4.) Sariketarako argazkiak aukeratu ondoren, irakasleari AMAR KARTULINA ESKATUKO DIZKIOZUTE: BOST GORRIAK ETA BOST BERDEAK.

KARTULINA GORRIETAN, gizona bere ADIMENAREN laguntzaz, mundua eregiten agertzen duten BOST ARGAZKIAK itsatsiko dituzute.

KARTULINA BERDEETAN, gizona, bere MAITASUNAREN bidez, mundua eregiten agertzen duten BOST ARGAZKIAK itsatsiko dituzute.

Baiña, KONTUZ GERO! Argazkiak itsastekoan, kartulinen ertzak garbi utzi, gero esango ditugunak idazteko.

Adibidez: A / ARGAZKI / B.