XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orregatik, une ontan garrantzi aundiko zaizun ian bat egitera goaz.

Lan ontan, berriz, auxe ikusiko dugu: Zeuk eta kristau guztiok bizi dezakegula, gure anai diran beste gizon guztiekin batera, Jaungoikoak eman digun egin-bearra; eta onela egi biurtuko ditugu, aurrerago Elizari buruz esan ditugun auek: ANAIARTEKO ELKARTASUNA, BIOTZ ETA GOGO BATEKO FEDEDUNEN ELKARTASUNA, FEDEDUNEN ELKARTZE, ARTU-EMAN ETA ELKARTASUN LEKUA.

- Leenengo, idatz-atal auek irakurri itzazu:
Jaunagatik katepean lotuta nagoan au erreguka nagokizue, bada: Berak egin zizuten deiari dagokionez ibilli zaitezteela, oso apal, otxan eta pazientzi aundikoak izanik; elkarren uts-egiñak maitasunez eramanik espirituen elkartasunari pakelokarriz eusteko arduraz Efesotarreri 4,1-3.

Beraz, Jaungoikoarentzat aukeratu santu ta maitagarri zeraten ezkero, jantzi zaiteztee biotzeko errukiz, ontasunez, apaltasunez, otxantasunez, pazientziz, elkar ondo eramanik eta barkaturik, elkarren arteko aserrerik ba'litz; eta Jaunak barkatu dizutenez, zuek ere barkatu ezaiozute elkarri Kolosastarreri 3,12-13.

Gero ta geiago elkartu bear dugu gizonok, baiña ez bakarrik zabalkunde tresna berrien bidez, egunkari ta irratien bidez, itsasontzi ta aizontzien bidez... geure biotzen bidez baiño, elkar ulertuz, elkar errespetatuz, eta elkar maitatuz....

Elkarrenganako adiskidetasun ontan, elkartasun santu ontan, asi bear dugu lanean, guztiok osotzen dugun gizadi onen etorkizuna eregiteko Paulo VI garrenak (Bombay'n).

Idatzatal auek ondo pentsatu itzazu zeuri dagokizun ortan eta urrengo ariketa auek egin itzazu:
1.) Ikastaro ontan, garrantzi aundiko egi bat agertu zaizu argi: GUK KRISTAUOK ETA ZEUK, AIN ZUZEN ERE, EGIN-BEAR BAT DUGULA: JESUS'EN BIDEA JARRAITURIK ETA KRISTO'K EMANDAKO INDARREN ERAGIÑEZ, MUNDU OBEAGO BAT EREGITEKO ARAZOA.

Zure ingurraztian erantzun ezazu ea nola beteko dugun arazo au, baiña mundu ta gizonekin elkartze, artu-emanetan eta elkartasunean bizi izanik.

2.) Beste arazo bat artu dugu Jesus'engandik: Gure anai-arreben artean MAITASUNAREN TESTIGU TA ERAGILLE izatea.

Nolakoak izan bearko dute gure alkartzeek MAITASUN ori bizitzeko?.

Zer da, zure ustez, maitasunezko artu-emanak izatea?.

Zer eskatzen digu, zure ustez, gure inguruko pertsonekin maitasunezko elkartasunean bizitzeak?.