XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRITZI-ELKARKETA.

Berezia izango da azkenengo Iritzi-Elkartze au eta besteetatik ezberdiña.

Iritzi-Elkartze ontan sei taldeetako bakoitzak aurrez aukeratu ta gertatu duan adierazbidea agertuko du.

Adierazbide aueri itxura ta muiña ikusirik elkarrizketa bat sortuko dugu ikas-gelan; eta elkarrizketa bakoitza bukatzean, oraindik bete gabe gelditu ziran irukoitzaren aldameneko atal biak, laburpenez beteko ditugu.

Murala bukatuta gero, ikas-gelan ipiñiko dugu eta otoitz-aldi bat prestatu ta ospatuko dugu, Jaunaren Aginduak pozez beterik bizi ditzagun.

119 Salmua izango da otoitz onen asiera:
Zeuk eman dituzu zure aginduak,
zeatz-zeatz beteak izan daitezen;
egongo al da sendo nire bidea,
zure aginduak betetzeko!
.

Zure legeak zeat-zeatz nai ditut bete:
ez nazazu Zuk bertan-beera utzi
.

Biotz-biotzez billatzen zaitut,
ez utzi zure aginduetatik okertu nadin
.

Erakutsi zaidazu, Jauna, zure legeen bidea.
Irakatsi zaidazu zure naia betetzen,
eta biotz-biotzez gordetzen
.

Eraman nazazu zure aginduen bidetxigorretik,
bera bai-da nere atsegiña
.

Eten gabe beteko dut zure naia,
beti ta beti
.

Bide zabaletik ibilliko naiz,
zure aginduen billa.
Gartsu maite ditudan zure aginduak
izango dira nere atsegin.
Zeugana jasoko ditut nere eskuak,
zeure aginduak esanez
.

Zeure eskuek egin eta eratu ninduten:
irakatsi zaidazu, zeure aginduak ikasi ditzadan.
Ez zaizkit iñoiz ere zure erabagiak aaztuko,
euron bidez eman bai-zenidan bizia
.