XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eta orduan entzun zuten lehenengo tiroa.
- Bortxatu sarraila! Azkar!- agindu zuen inspektoreak.
Zerbait geroago jauregiko aretoa jendez beterik egon arren ez zen han hitzik entzuten.
Inspektoreak telefonoa hartu eta zenbaki bat markatu zuen: - Pierre Duclos jauna? Hemen Etienne Heroult.
- Zer dugu, Heroult? - Operazioa onez amaitu da.
- Galerarik? - Bi hildako.
Bat gurea, Denis Foucault detektibe pribatua.
Bestea, gaizkileetarikoa, Eugene Michelet.
- Nortzu dira detenituak?.
- Konrad Euler, Ernst Hertz, Marie Trouin eta Guillaume Guyon.
Azken honek ordezkatzen zuen Marcel.
A! Eta Oudot jauna bizirik dago.
Gerra Ministeritzako Segurtasun sailburuak ezin izan zuen bere poza ezkutatu: - Zorionak, kapitaina.
- Niri ez, Duclos jauna.
Ekintzaren arrakasta emakume kementsu bati zor diogu.
- Noski.
Jarri dadila telefonoan Alice. Zorionak pertsonalki eman nahi dizkiot.
Inspektoreak burua altxatu zuen, Alice bilatzeko.
Bazter batean ikusi zuen, zutik eta negarrez, Marcel-en besoetan.
Inspektoreak berriz telefonoa hartu zuen: - Sentitzen dut, jauna, baina momentu honetan ezin daiteke Alice telefonoan jarri.