XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Irakurgaia ongi ulertu baduzu erraz erantzungo diezu galdera hauei:
- Zer gertatu zitzaion Rinaldori?
- Zein izan zen urraduraren ondorioa?
- Zein gauza joan ziren ezerezetik sortzen?
- Zer eragin izan zuen honek izeba Erroxarengan?
- Orain ozenki irakurriko duzue, txandaka eta pertsonaia desberdinen ahotsak ongi bereiztuz.
Ipuinaren hiru bukaerak konparatu eta gehien atsegin zaizuena aukeratu ondoren istorio osoa birkontatu.
- Istorio osoa birkontatu ondoren antzeztu egin behar duzue.
Antzezpenean beharrezkoa da sentimenduak zehazki adieraztea.
Horretarako ongi etorriko zaizu hainbat espresio ezagutzea.
- Honaino eskiatzera etortzea ere...
Elur zipitzik ez dago eta!
- Nahiago al zenuen ba ihauterietan gelditzea?
Tontoa halakoa!
- Bai zera! Burutik jota zaude zu!
Hemen ez dago eskiatzerik!
- Ene bada! Gixarajoa!
Pixkat aguantatzeko gauza ez izatea ere!
- Ez dago eskubiderik!
Elurrik egiten ez badigu, agur gure oporrak!
- Pakea behar dugu, e!
Besterik ezean, jolas egingo dugu!
- A ze nolako astea! Behin etorriko eta...!
- Baliteke gaur gauean elurjasaren bat egitea.
Itxura guztiak dauzka.
- Ba ote? Nahiko lan.
- Zergatik ez du egingo ba? Litekeena da.
- Nahiago nuke zure kontuak baino hori egia balitz.
- Saia zaitez aztertzen elkarrizketa hau non gertatu den, zenbat pertsonak parte hartzen duen eta zer sentimendu adierazten duten.