XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Lortutako salmenta-maila normaltzat ematen dena baino beheragotik ibili zen arren, txikiagotu egin zuen horren aldean zuen distantzia urtearen bigarren partean, lehenengoan baino portaera faboragarriago batekin, eta 1984ean erregistraturiko eboluzioa baino hobeagoarekin gainera.
Urteko batezbesteko bezala, komertzioen %42 garbiak salmenta normalak baino txikiagoak lortu zituen, 1984ean kontabilizatutako %47a baino 5 puntu beherago hain zuzen ere, nahiz eta, aurreko adierazleetan seinalatzen dugun bezala, 1982 eta 1983an baino maila apalago batzuetan egiten den.
Merkataritzaren multzoarentzat deskribaturiko eboluzio hau sektore gehienei aplika lekieke, eta hori ez da eragozpen gertatzen gainerakoek ere beren portaera desfaboragarria areagotu egiteko.
1985ean, Metalaren eta Kimikaren sektoreek positiboki eboluzionatu zuten, gero eta iharduera-maila handiagoekin baina normalaren azpitik hala ere.
Larruaren eta oinetakoen sektoreak murriztu egin zuen 1984aren aldean zeraman joera negatiboa, urte horretan jasandako atzerapenaren ondoren
Janarien sektorean, salmenta-adierazleen eboluzioa, bai aurreko bihilekoaren aldean eta baita urtebete lehenagokoaren aldean ere
Gainerako sektoreetan, berriz, Ehundegi, Liburutegi eta papera eta Hainbatenetan, 1984ean baino portaera desfaboragarriago bat eman zen.
PrezioakErosketa-prezioek, bihileko guztietan, 1984ean baino komertzio-proportzio txikiagoan esperimentatzen zituzten igoerak, diferentzia handiagoak sortuz lehen urterdian, gero murrizten joateko.
Urtea bere osotasunean hartuta, prezioen gehikuntzak, batezbeste establezimenduen %47 garbi batean izan zuen erasana, eta %55 garbi batean 1984ean.
Salmenta-prezioek ere halako nagialdi bat erakusten dute beren goranzko joeran, nahiz eta berori ez hainbestekoa izan urtearen bigarren erdialdean.
Igoerak, batezbeste, komertzioen %37 baten eman ziren, 1984ean %47 batean egin zuten bitartean.
Igoerarik jeneralizatuenak Janarien sektorean erregistratu ziren, honi, igoera ez hain garrantzitsuekin, Kimikaren eta Altzarien sektoreek jarraituz.