XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Olinpiak asarre egiten eutsan umea galdu bear eutsala-ta, baña berak be barrua eztitan eukan alako txera ta laztanak bere seintxuari egiten eutsoezela-ta.
Azalez, soiñez bere neba gaztearen antza eban; barruz ez ainbeste.
Prantziskok lez arpegi biribilla eukan; agoa txikia, ezpanak me-guriak; soin osoa, ondo egiña.
Prantzisko aña betea etzan; arean meagoa.
Begiak urdin-biziak.
Bere etxekoen
Neskatotxu zoli-liraña zan ba Jazinta txikia bere soin-gorputzara begiratuta; barruz, gogoz askoz ederragoa.
LUZIAREN LAGUN.Biotz on-samurra emon eutsan Jaungoikoak eta gauza arrigarriak egingo ebazan Berak biotz ontan aldi gitxi barru.
Jazinta ume geienak lez yolas-zalea zan; baña lagun bi bakarrik billatuten ebazan orretarako: Prantzisko bere nebea ta Luzia bere lengusiña.
Beste umeakaz artu-emonik ez eban euki nai izaten.
Luziaren etxe-peko osin-ingurua izaten zan euren jolastoki berezia.