XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Urrillaren 12'n Fatima inguruetako bide guztiak gizoztez yosita egozan.
Lisboako O Soeculok, O Diak, O Orden'ek eta beste eguneroko batzuk yazokunde au ekarren euren orrialdietan.
Ez doguz aitatuko euren itzak ez luzetutearren.
12'n eta 13'n Fatimara yo ebenak guztiak etziran katolikoak, batzuk etzeroyazan ziñesmenak gorrotoak baño.
Ikusgarria! Arrantzaleak, baserritarrak, aberatsak, txiroak, gizonezkoak, emakumezkoak, umeak, guztitarikoak, gurari bakarra daroela: miraria ikusi.
Errezatzen eta abestuten doaz.
Geienak ortozik; lo non egin ez dauke, baña ez dautse ardura.
Asko ta asko Aljustrelera yoan ziran; umeak ikusi nai ebezan-da barruraño sartu ziran.
Gizon batek Martori besotik oratura ba-diñotso: Cova da Iriara ez yoateaz oba egingo dozu; bear bada yo egingo zaitue, edo narraz erabilli.