XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
3. Ariketak
Gorago idatzi dugun bezala, ariketak edukiei estu-estu loturik doaz eta, oro har, bi eratakoak izan daitezke: globalak eta analitikoak.
Ez dute egitura gramatikal berezirik lantzen.
Horien bidez, hizkuntzari dagokiona (mintzamena, entzumena, ulermena eta idazmena) erabat harturik eta globalki lantzen da.
Ariketa analitikoakHauen bidez, egitura bereziren bat lantzen da; kasu bakoitzean egitura berezi bat. 4. Metodoak
Metodogile batek metodo bat eskaintzen digunean, hizkuntza berria ikas/irakasteko programazio txiki bat eskaintzen digu, bere erara moldatu dituen osagai eta guzti.
Metodoaren barnean aurkituko ditugu metodogileak printzipio batzuren arabera egindako aukerak: hautatu dituen helburuak, egin duen edukien aukeraketa eta mailaketa, hartu eta asmatu dituen ariketak....
Metodo bat aztertzea, beraz, bertan dauden programazioaren osagaiak aztertzea izango da, neurri handi batean behintzat.
Horixe da, hain zuzen, hemen egitera goazena: bigarren hizkuntza irakasteko erabiltzen diren metodoak hartu, sailkatu eta aztertu.
Metodoen analisiaSailkatu, lau sailetan sailka ditzakegu metodoak.
Izan ere, boskarrenaren tokia hartzen duena, lehen ikusi dugunez
Aztertzeko orduan, zerok hartu ditugu kontutan: metodo bakoitzaren ezaugarri orokorrak, printzipioak, helburuak, edukien antolaketa eta ariketak.
Analisia koadro batean ematen dugu, errazagoak gerta daitezen nola parekatze-lana hala ikuspen globala.