XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
III. Hedakuntza edo/eta sakontzea.
Pedagogi alorrera bereziki egokiturik. Etapak:I. Ulertzea eta asimilatzea
II.Ohitzea
III. Egituratze eta automatizazio zuzenduak
a) Elementu linguistiko bakoitzaren irakaskuntza bi estadio ezberdinetan egin behar da:
- Estrukturo-global erara ampgt; Egituretara ohitzea eta asimilatze globalean oinarritutako prozesua irekitzea.
- Estrukturo-analitiko erara ampgt; egiturazko lokarriak azalduz eta aztertuz.
b) Hizkuntza berriko egitura-automatismoak zuzentasun fonetikoaren aurretik daude, batez ere ikaskuntzaren hasieran.
1.2. LINGUISTIKA OROKORRA ETA LINGUISTIKA APLIKATUA
Lengoaia gizarte-harremanen ondorio bezala gizartearen beraren baitan sorturiko ikur
Bi gizabanakok egintza bati halako zentzu jakin bat ematen diotenean eta egintza hori komunikatzeko asmotan egiten dutenean, lengoaia sortzen da.
Lengoaia ezberdin posible guztien artean bada bat, bai bere expresioagatik, baita berak dituen medio ezberdinengatik, beste guztien gainetik dagoena: mintzaira.
Kasu honetan, ikurrak hotsez edo hots-multzoz osatzen dira.
Linguistikaren zeregina, fenomeno linguistikoa giza harremanetan azaltzen den bezala, aztertzean datza eta bere deskribapen objektibo eta sistematiko bat egitean, hala nola datu ezberdin batzuren azterketa eta bere azalpena historiaren, gizartearen eta psikologiaren eremuan.
Beraz, linguistika hizkuntzak duen benetako izateaz arduratzen da eta ez beharko lukeenaz.
Hizkuntza arrotz baten irakaskuntzan ama-hizkuntza eta ikasi nahi den hizkuntzaren artean dauden ezberdintasunak nabarmen azaltzen dira, hizkuntza biok parekatzera nolarebait derrigortuz.