XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Amodiozko gutunak 2. Segidan, lehenengo esaldian zerbait goxoa jarri behar da, bere interesa haseratik zure eskuetan geldi dadin.Adibidez:
3. Ondoren zerbait zurea kontatu, zerbait korrientea, presio emozionala gogorregia gerta ez dadin.
Adibidez:
4. Oso ondo goaz. Baina berak zerbait gehiago espero du zure gutun horretaz.
Ez da notizi soil batzuekin konformatzen, eta azkar irakurtzen jarraitzen du zure konfesiño beroaren bila.
Zuk, sufri arazteko, amaierarako gorde duzu konfesioa.
Hori kontuz egin beharrekoa da.
Romantizismo askorekin, baina zerbaitetan zehaztuz.
Adibidez:
Ondoren gehiago zehaztu behar da:
Esaldi hauek oso poliki irakurriko ditu, seguru, azpian gordetzen duten esanahi guztia argitu nahian.
Baina ez diozu dena konkretaturik utzi behar.
Berari utzi aukera bat.
Adibidez:
Eta azken azkenik zure asmoen aurrerapen bat.
Adibidez:
5. Amaitzeko musu bat, beti musu bat.
Gutunetan enzerraturik doazen musuek urte asko irauten dute bizirik.
Adibidez:
Farrez geldituko da, zein sinpatikoa zaren pentsatuz eta non eta nola zitatuko zareten erabakitzen. PAKO ARISTI.
MINTZAGAIA - Inoiz idatzi duzu amodiozko gutunik? Nori?.- Zuk idatzitako amodiozko gutun horiek irakurtzeko aukera bazenu, lotsatu egingo zinatekeela uste al duzu? Eta damutu?.
- Jaso al duzu inoiz amodiozko gutunik? Gordeta daukazu?.
- Adibide gisa, irakur ezazu ondoko eskutitza.