XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ILUSTRAZIOA TA AINTZINAKO ERREGIMENAREN KRISIA. 1.- KRISIAREN HASTAPENA.XVII. mendetik XVIII.erako igaroaldian, pentsamendu absolutistaren barnean batera ez datozen elementu batzu nabari dira.
Frantzian eta Alemanian pentsalari batzu absolutismoa ta Eliza katolikoa kritikatzen hasten badira ere, Inglaterran ezartzen dira krisi mugimendu honen oinarriak, deismo edo natur erlijioaren ideia zabalduz.
Goi Izakiarengan sinesten da, baina erlijiorik praktikatu gabe.
Bi mende hauen arteko igaroaldiko belaunaldian errepresentagarriena John Locke dugu.
Bere
Lockeren ideia politikoak
Liburu honetan botere banaketa defendatzen du, hau da, gobernu parlamentaria, Europa osoan indarrean zegoen sistema absolutistaren kontra.
Antzinako Erregimenaren ikusbide aristokratikoaren
Ia Lockeren garai berekoa da Wilhelm Leibniz.
Bere lan fisiko ta matematikoak alde batera utzirik, sistema idealista bat burutu zuen, ingeles enpirismotik urrun.
Bere baikortasun filosofikoak bultzaturik, Elizen bilkura ta europar batasuna lortzeko estatuen arteko konkordia proposatu zituen.
2.- ZIENTZI BILAKAERA.Goian aipatutako bien antzera, Isaac Newton ere bi garairen arteko igaroaldiko gizona dugu.
Fisikalari, astronomari, ta matematikoa, grabitapen unibertsala ta bere legeak aurkitu zituen, kalkulu diferentziala fondatu zuen eta argiaren konposaketa ta deskonposaketa ikertu zituen.
Barroko aldiko zientzi gizonek, Leibnizek eta Newtonek finkatutako oinarriez baliatuz, fisika ta natur zientzien bilakaera handia sortzen da.
Fahrenheit, Reaumur eta Celsiusek ere batera asmatu zuten termometroa.
Herschellek Urano Planeta aurkitu zuen, eta Laplacek unibertsoaren jatorriari buruzko teoria bat eman zuen; lurraren poloetako zapalgunea egiztatzeko meridiano arku bat neurtu zen.