XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
EKONOMIAAurrean ikusi dogun gizarteak nekazaritza eban bere ekintzapide ekonomiko ia bakarra.
Hau abeltzantzari loturik egoan eta bere diru sarrerak mendietako gaiek emoten ebezanakaz osotzen ziran.
Oinarrian hiru ekintzapide honeek ziran Antzinako Erregimenean gizartea mantentzen ebenak.
Baina beste toki batzutan, batez ere uriguneetan, zelanbaiteko garapen aurreindustriala ikusi daitekean arren, Amoroto, Gizaburuaga eta Mendexan oso urria da industriagintza; herriotako errentetara oso diru gitxi ekarren errota eta ola bakan batzuk baino ez egozan.
Euren ekonomiaren zatirik mardulena lehenengo sektoreak osotzen dau: honen barruan ekoizpena exportazinora begira barik bertako kontsumorakoa zan, holan merkataritza, beste sektore ekonomiko garrantzitsua, ezinezkoa bihurtzen zala, ardaoa saltzen ziarduan tabernaren batetara mugatua.
NEKAZARITZA
Elizateon, eta orokorrean Antzinako Erregimen osoaren, funtsezko sektorea berau bada ere, ikerketarako daukaguzan datuak oso gitxi dira, eta arrazoi honegaitik sektore hau zelan egon zan ganetik ez bada ere jakin daigun askotan Bizkairako orokorrak direan ondorioetara jo beharko dogu, holan lortu doguzan datuak lotu eta gizaldi honeetan nekazaritza izan zanaz ahalik irudirik onena emon daigun.
Ikerketa honetarako badaukagu zenbait argipide-iturri: 1799ko
Estatistika honeek, oro har, oso datu fidagaitzak eskainten dabezalako arazoa dauke, euken helburua fiskala izanik jendeak benetako datuak ezkutatzen ebazala ezaguna dalako.
Hausnarketa honeek kontutan hartuz eta argipide hoberik ezean, datuotan oinarritu beharko dogu, ondorio erakargarririk ataratekotan.
Ez doyu ahaztu behar hiru parrokietako hamarrenak zergaitik ez doguzan begiratu galdetzen dabenei ohartarazotea hiruretariko handienak berak ere ez daukala
Honek asko mugatzen dau gure ikerketa ekonomikoa.