XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hizkuntza, Geografia eta PopulazioaGure eremua Nafar ipar mendebaldean kokatzen da, Iruñetik 30-35 kilometroetara, eremu hezea da, paisai menditsua duena; arizti, pagadi eta iraztordiek betetzen dute landatu gabeko lurra. Gainera, basoek, amankomunean dituzten basoek etekin handiak sortzen dituzte. Euriteak ugariak dira eta ez da lehorterik ezta udan ere.
Populazioa 100 biztanle ingurukoa, herri txikietan sakabanatzen da. Industriaren eta zerbitzu guneen faltak, eremu honen desegituraketa ekonomikoa ekarri du eta honek eragin zuen emigrazioa hirira. Lehenago, eremu honek lotura zuen Iruñeko eta Irurtzungo merkatuarekin, orain, ordea, Iruñean daude lanpostu gehienak.
Nekazaritza eta abeltzatza izan dira bizimodu nagusiena gaur arte. Dena den, urteekin batera, abeltzantzan espezializatzeko joera areagotu da eta zuhainaren lantzea utzi da. Aspaldiko ekonomia
Ustiapen honek ekarri du mekanizazioa eta partzelen konzentrazioa; eta azkenean, elementu hauek guztiek areagotu dute emigrazioa.