XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Informatikaren oinarriak.Orain arte esandako guztitik honako ondorio hau ateratzen da: bi egoera hauek adierazteko era oinarrizkoena batuketa eta biderkaketa (lehen aipatutako konjuntzio eta disjuntzioaren baliokideak) eragiketen bidezkoa da.
Ukapenaren kasuan, bi etengailuen arteko menpekotasuna adierazten du egoerak, zeren bata irekirik dagoenean bestea itxirik bait dago, eta alderantziz.
Ikusten dugunez, sistema honek analogia argia du proposamenen aljebrarekin.
Boole-rena zirkuitu logikoen aljebraren eredu matematiko egokia dela frogatzen delarik.
Ordenadoreen kasuan, beren erabilerak bultzatu du sinbolo egoki batzuren sorrera,
Zirkuitu logiko hauek ordenadoreei egokitzearren 1 eta 0 (edo L eta O) sinboloen bidez lan egiten da, kasu honetan
Eragiketa hauen egiaren taulak ondoko hauek dira:
. batuketa logikoa
biderkaketa logikoa
Ikusi dugunez, bi zenbakitan oinarriturik
Horregatik zenbaki-sistema hamartarretik bitarrera bihurtzeko era bat bilatu behar da, konmutazio zirkuituen laguntzaz eragiketa bitarrak egin ahal izateko, hauxe bait da ordenadore elektronikoak makina aritmetiko bezala erabiltzearen oinarria.
Era guztietako datuak, eskuz, mekanikoki edo elektronikoki maneia daitezke.
Datuen azken moetako tratamenduak, hemen interesatzen zaigunak, bilketa- eta hautaketa-prozesu bat behar du, biltegiratze eta prozesamenduaz gain.
Ordenadoreetan bildutako datuak ez dira jatorrizko eran gordetzen, sistema bitarrean (bi aukera kontrajarriak, positiboa ala negatiboa, irekia ala itxia, e. a.) kodetuz baizik, ondorioz, adierazteko era erraza eta segurua lortuz, eta gainera sistema hamartarreko hamar zifrak erabili beharrean sistema
Sistema fisikoaren ikuspegitik, memoriazko nukleo magnetiko edo datuen euskarrietan magnetizazio positibo edo negatiboen bidez adierazten dira balio horiek, pultsu egotean ala ez, e. a.....
Bi digitu desberdin baino ez ditugunez, sistema bitarrean zenbaki baten adierazpidea hamartarrean baino luzeagoa da.
Azken honetan (posizionala izanik), digituak duen posizioak adierazten du bere balio erlatiboa.
10 zenbakiaren (zenbaki-sistemaren oinarria) potentzia baten koefizientea izanez.
Potentzia horietako bakoitzak izen bat hartzen du, unitateak (10ampsup0;), hamarrekoak (10ampsup1;), ehunekoak (10ampsup2;), milakoak (10ampsup3;), etabar.
Aldiz, sistema bitarrean zifraren balioa ez dago definiturik 10 zenbakiaren potentzia baten arauera, 2 zenbakiaren potentzia baten arauera baizik; hau da 1,2,4, etabar, 2ampsup2; 2ampsup1;), 2ampsup2, eta abarri dagozkienak.