XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
DATU GEOGRAFIKOAK I.1.- Galdeketa egiten den herriaren edo herriskaren izena.Herriak BEASAIN du izena.
Gaur egun herriak hirigune garrantzitsu bat du, han-hemen berreiaturiko baserriak eta Arriaran, Astigarreta, Garin, Gudugarreta eta Matxinbenta izeneko bost auzo nagusi; auzo hauetako hiru duela gutxi arte herri askeak ziren eta, hainbat arrazoi zirela medio, gerora Beasaini elkartu zitzaizkion.
Ez dakigu Beasainen lehen sorreraren berri.
Bakar-bakarrik dakigu XIII. mendean, parrokia edo kolazio tituluarekin, Beasain bazela.
XIV. mendeaz geroztik eta, gainerako gipuzkoarrek baino eskubide gehiago zituztelakoan, kasta pribilejiatuak zirela uste zuten Ahaide Nagusi edo
1615. urtean, otsailaren 4ko Errege Zedularen bidez,
Eliza, erdi eraitsitako eskola, hilerria eta pilotaleku estalia ditu.
1994an, eskualderako ura biltzen duen urtegia eraiki zen bertan.
Astigarreta. 1929an elkartu zitzaion Beasaini.Eliza, hilerria, eskola eta ostatua ditu, baina eskola eta ostatua jadanik ez dira erabiltzen.
San Gregorio Handiari eskainitako ermita bat ere badu.