XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) gutxi gorabehera, 40 eta 20 cm inguru dituena, eta atzeko aldean hanka bat, suaren ondoan, lurrean, inklinaturik egoteko.
Erre ondoren, taloak bastidore honetan inklinaturik ipintzen dira, suari begira, harrotzen joan eta zerbitzatu arte bero-bero egon daitezen.
Pieza bakarreko zurezko oholez egina dago.
Esku-ahurraz irabiatuz eta orea taulan zapalduz taloei itxura emateko balio izaten du.
Nire berriemaileek suari edo tximiniari buruzko elezaharrez dituzten oroitzapen bakarrak hauek dira: txikitan esaten zietela sorginak tximinietatik sartzen zirela etxeetara, eta, antzina, esne pixka bat edo janariren bat uzten zela suaren ondoan, gauean tximiniatik sartzen ziren arbasoen arimek zerbait jan ahal izan zezaten.
Nire berriemaileek mekanismo bakarra ezagutu dute beti kea kanpora ateratzeko, tximinia, eta beronen xehetasunak azaldu dira 21. galderan.
Berriemailetako batek 1936an ezagutu zuen, erdiko suburu eta guzti, sukaldearen erdian zegoen sutondoa, Gipuzkoako Aiako Iturriozko Bentan.
Baserri gehienetan dute oraindik labea, baina oso gutxitan erretzen dute ogia; eta erretzen dutenetan ere, urtean oso gutxitan erre ohi dute, apetak emandakoan, kalean bizi diren seme-alabentzat eta horrela.
Baserri batzuetan etxe barruan egon ohi da, sua egon ohi den sukaldeko hormari itsatsitako gela batean, hain zuzen ere ahoa horma horretan, suaren ondoan, duelarik, zorutik metro ingurura gutxi gorabehera.
Suaren horma hori kanpoko horma bera da beste baserri batzuetan eta, horregatik, labea horma horri kanpoaldetik itsatsitako teilape txiki batean egon ohi da.