XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zati eder eta ezagun honetan argi eta garbi ikusi geinkez idazlearen garrantzirik handieneko kezkarik nagusienak: gaztaroa, aberria eta abertzaletasuna, baita herria eta maitasuna bera ere.

Guztiak alkarturik aurkitzen doguz, alkartasun honek ulertzera emoten deuskun giro eta egoera horretan Lauaxeta bera dabilela eten barik lanean, herriarentzat eredu eta jarraibide izanik.

III. Igarokortasuna ere ardatz dogu Urkiagaren olerkietan.

Igarokortasun hau, olerkariak maite dituan gauza asko eta asko, igarri barik doazanaren bitartez adierazten da.

Arlo honetan, denborea sartu beharra dogu igarokortasun honen arrazoi legez.

Azaldu doguzan hiru gai edo ardatz nagusiak, era berean, bananduta eta batera agertzen jakuz Lauaxetaren olerkietan zehar.

Batak bestea indartu egiten dau.

Ardatz-mailara heltzen ez badira ere, badagoz beste gai batzuk aitatu beharrezkoak diranak: honeen artean, Jainkoa eta fedea nagusiturik agertzen jakuz, egia esateko, gai biak gai bakar baten adierazpide dirala.

Olerki askotan ikusi daikeguz gai honeri buruzko aipamenak, hil aurretik idatzi eban Agur Ama olerki zoragarrian gai nagusia dala, aberriagaz batera.

Jainkoaren kezka eta bilaketa hau, esan dogun legez, hainbat olerkitan agertzen jaku.

Aberria ere oso garrantzi handiko gaitzat hartu behar dogu Lauaxetaren olerkietan.

Sinistun eta abertzale zintzoa izanik, bihotzez maite eban aberriak ere bere tokia aurkitu eban hainbat olerkitan Lauaxeta abertzalea herriz herri ibilia izan genduan, hitzaldi sutsuen bitartez herritarren euskal-nortasun eta abertzaletasuna lo-zorrotik ataratzeko asmotan.

Oso hizlari ona izan zan, herri guztietatik deitzen eutsoela.

Bere olerkien bideak aztertzerakoan, bere garaian aurrelari bat izan zala aitatu beharra dogu.

Zergaitik? Lauaxetak, bere sasoirarteko literatura idatziaren erak alde batera itxita, Europan zehar ebilzan aize barrietara jo eban, batez ere sinbolismo eta parnasianismora.

Sinbolismoaren joera Lauaxetaren olerkietan zehar sarritan agertzen da, sinboloen sakontasuna oso ona izanik.

Parnasianismoaren eragina ere igarten jako bere olerkien txukuntasun eta apaintasunaren bitartez.