XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JUAN ANTONIO MOGEL
1. MOGELEN ALDIKO AMBIENTEA. MOGELEN GARAIA.

Mogeleri buruz zuzen-zuzen hitz egiten hasi baino lehenago, egoki iruditu jaku, bere sasoiko edo aldiko ezaugarri batzuk aitatzea, bere lana hobeto ulertzen lagunduko dauskuen ezaugarri batzuk.

Alde batetik, eta Euskalerrian berton geldituz, ez ditugu barriro errepikatuko, luzaro azaldu dogu-ta, Larramendiren eragina eta influentzia zelakoa izan zan aldi honetan.

Mogel bete-betean sartzen jaku Larramendiren influentziapean.

Europara begiraturik, datu honeik aitatu nahi ditugu:
- Bata, lehentxoago ere aitatu dogun Trentoko Kontzilioaren pentsakera.

Kontzilio hau, berez, XVI. gizaldian zehar ospatu zan, baina bere erabagiak luzaroan iraun eben.

Eta bertako asmo bat zera zan: herri bakoitzari bere hizkeran azaldu beharra dagoala kristau irakasbidea.

- Bestetik, Mogelen gizaldi hau (XVIII. gizaldia) Ilustrazioaren garaia zan.

Entzuna daukagu todo para el pueblo, pero sin el pueblo esaldi famatua.

Garai honetan heziketa, irakaskuntza nagusitu egiten jakuz; Eta honegaz batera, Literaturan, idazlan didaktikoak, heziketa eta irakaskuntzara begira egozanak.

- Ilustrazioaren korronte honen barruan, filosofo bat dogu oso ezaguna Europan: Juan Jacobo Rousseau.

Eta oso zabaldua, beste batzuen artean, berak defenditzen eban asmoa: gizonak barriro itzuli behar ebala izadira, gizarteak gaiztotu eta alperrik galdu ebalako.

- Eta azkenez azken ezaugarri bat: Europan gure hizkuntzarako zaletasuna handitzen doala.

Lotsagarria bada ere, urrutiko jendea arduratu zan gu arduratu aurretik gure hizkuntzaz.

Beste batzuen artean ezaguna dogu Humboldt hizkuntzalari famatua eta vascoiberismo izeneko bere teoria famatua.

2. BERE BIZITZA
Bere familia bertokoa ez izan arren hainbat idazle sortu ziran bertatik.

Mogel dogu lehenengoa (ondoren etorriko dira Juan Jose eta Bizenta), baina berari buruz ez daukagu barri zehatz askorik.