XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JOSEBA SARRIONANIDIA
Durangon jaioa 1958. urtean, euskarazko irakaslea, Fonetika irakaslea Bergarako U.N.E.D. en eta Udako Euskal Unibertsitatean.

Atxilotua 1980. urtetik, oraindino presondegian dogu.

1. IDAZLANAK
a) Poesigintzan:
Izuen gordelekuetan barrena 1981. urtean argitaratuta.

Idazle berak itzaurrean dinosku: .

Poema bilduma dogu liburu hau, bidai tankeran azaltzen da, bilduma zazpi zatitan banaturik: Sorterritik deserrira daroan bidaia, Europako bost hiri eta herri igarota.

Herri bakoitzean, poetak omenaldi bat egiten dautso literaturari: Parisen nobela baltzari, Grezian Kavafis'i, Lisboan Pessoa'ri, Iralandan Dylan Thomas'i eta Pragan Frank Kafka'ri.

Hau metaliteratura dogu, hau da, literaturak literatura bera hartzen dau gaitzat.

Intxaur azal baten barruan eta Eguberri amarauna (1983).

Ez dago liburu hau Sarrionandiak berak izenpetua.

Atarian hauxe dinosku: .

Lehen zatia, hitz lauz egindako zelda zigor bateko kronika moduko bat dogu.

Bigarrena, barriz, zatika eginiko poema luze bat.

Gartzelaren barruko etsipena da nabari. .

b) Prosagintzan
1. Narrazioak 1983 urtean argitaratua.

Ipuin bilduma dogu liburu hau.

Borges'en jarraitzaile literario bezela agertzen jaku Jon Kortazarek idatzitako artikulu baten, Atxaga, eta Jimugas batera, eta egia esan, liburu honetan agertzen bai dirala istorio harrigarriak eta fantastikoak.

Liburuaren amaieran ipuin batzuen azalpenak emoten dauskuz Sarrionandiak berak, kasu honetan ere, metaliteratura dogu nabari: .