XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

18. KAPITULUA.

TRANSPOSIZIO MOLEKULARRAK.

18.1 SARRERA.

Kasu gutxi batzutan salbu, orain arte ikusi ditugun erreakzioetan transformakuntza funtzio talde batetan gertatzen zen, karbono-hezurdura funtsean aldatu gabe.

Badakigu, hala ere, erreakzio askotan funtzio-talde batzuk molekula barruan lekuz aldatzen direla, edo karbono-hezurdura aldatu egiten dela.

Honelako transformakuntzeei transposizio deitzen zaie.

Kapitulu honetan transposizio mota nagusiak aztertuko ditugu.

Transposiziook zenbait motatakoak izan daitezke: elektroi-defizientzia duten sistemetako transposizioak, elektroiz aberatsak direnetakoak lotura bikoitz eta hirukoizdun sistemetakoak, eta sistema aromatikotakoak.

18.2 ELEKTROI-DEFIZIENTZIA DUTEN SISTEMETAKO TRANSPOSIZIOAK.

Transposizioen artean multzo inportanteena hauxe da: talde baten 1,2 migrazioa, hasieran lotuta zitzaion atomotik, bere balentzi geruzan sei elektroi bakarrik duen aldameneko atomora.

(18.1) 1, 3 eta 1,4 migrazioak oso arraroak dira. .

(18. 2) irudikapenako zera adierazten digu: ioi hedatu bat, ioi zubi bat eta azkenik emaitza ekartzen duen beste ioi hedatu berbildu baten bidez dihoan erreakziobide bat.

Ioi zubia transizio-egoera bat (I. bidea) ala produktu artekari bat den (II. bidea) oso eztabaidatuta izan da. Honen esistentzia demostratu izan omen da.