XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Haluroa / Erreaktiboak.

Haluroon erreaktibitatea aurreko ikasgaian nahiko komentatuta izan da.

Haluroen analisirako bi entsaio interesgarriak, bromuroak eta kloruroak primario, sekundario edo tertziario bezala sailkatzen dizkigute.

Hauetako entsaio batetan zilar nitratoa soluzio alkoholikotan erabiltzen da; baldintzok lehen ordeneko ordezkapenak eragiten dituzte.

Berehalako erreakzioa ematen bada zilar haluroaren hauspeatzeak salatuko diguna, haluroa tertziario edo konjokotua da.

Beste entsaioan baldintzak batetarako egokiak dira: azetonan disolbaturik dagoen sodio ioduroak hauspeatu bat ematen du ioduro ioial kloruro edo bromuro ioi bat deskokatzen duenean; hauspeatze azkar batek haluro primario bat adierazten du.

Haluro sekundarioak denbora gehiago behar du biotako edozein kasutan.

12.5. LOTURADUN KONPOSATUAK.

Amoniakoaren alkilazioa aminak emateko prozesu sekuentzial baten bidez egiten da (12.19), emaitza nahaste bat izaten da beti, baina erreaktibo-kantitate egokiak aukeratuz emaitza batzuk besteei nagusitzea lor daiteke. .