XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

. 20.3.2. Karbono aseetako ordezkaketa.

Kasu gehienetan, erradikal-erreakzioak erreakzio heterolitikoak baino garrantzi gutxiagokoak izaten dira, selektibitate eta errendimendu gutxiago dutelako.

Dena dela, salbuespenak ere badaude, eta oso garrantzitsuak gainera.

Ordezkatze eta adiziozko erradikal-erreakzioek, sarritan, katen erreakziobidea hartzen dute.

Erreakziobide honek, hiru epe bereziak ditu: 1.- Hasiera: Erreaktiboa eta hastarazle bat erradikaldu egiten dira, kantitate katalitikotan (20. 13).

2.- Propagazioa: Hasierako erradikalek, sustratotik beste erradikal batzuk erasotzen dituzte, gehienetan, hidrogeno-atomoak kenduaz.

Sustratu aktibatu horrek, beste erreakzio batean sartuta, molekula eta erradikal berria ematen ditu, eta, azken honek, lehen genuen sustrato aktibatua birsortzen du.

Gurpil hau behin eta berriz errepikatzen da.

3.- Bukaera: Katen erradikala, edo beste edozein erradikala, kopulazioz edo ontziaren paretekin erreakzionatuaz desegiten da.

Hemen, bukaeraz hitzegiten ari garenean, kateari buruz ari gara, noski, eta ez masa erreakzionatzaileari buruz.

Bakar-bakarrik hauxe esan nahi da: erreakzioan sartu ahal izango luketen erradikalak baztertu egiten direla.