XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. KAPITULUA.

LOTURA BAKUNEZ LOTURIKO FUNTZIO-TALDEAK.

3.1. HALUROAK.

Hidrokarburoen hidrogeno-atomoak halogenoz, inongo mugarik gabe, ordezkatuta izan daitezke konposatu egonkorrak emateko.

Aipatutako diklorometano, kloroformo (triklorometano) eta karbono (IV) klorurotik aparte difluorodiklorometanoak (freona) -hexakloroziklohexanoak (lindanoa), politetrafluoroetilenoak (teflona) eta 2-klorobuta-1, 3-dienoak (kloroprenoa) garrantzi industrial handia dute. (3.1).

freona / teflona / lindanoa / kloroprenoa.

Alkil haluro arruntak maizago izendatzen ohi dira alkilo taldearen haluro bezala arau sistematikoa jarraituz baino. (3.2).

Haluro konplexuagoak izendatzeko arau sistematikoa jarraitu ohi da (3.3) .

t-butil kloruroa / binil kloruroa / alil bromuroa.