XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Revieu" aldizkarian agertuko dena. Artistak, edonolako kontsignak ukatu, eta gobernu mota guztiekiko independentzia eta askatasun osoa behar duela aldarrikatzen zen bertan.
Urriaren hondarrean, Frida New Yorkerantz abiatu zen. Gainean zuen azaroan Julien Levy-ren galerian hogeita bost lanekin osatuko zuen erakusketa, bakarkako lehena. Zenbait arazo izan zituen herrena zela-eta.
Oina gaiztotzen ari zitzaion berriro, ultzera bat zuen. New Yorken emango dituen egunak gozoak egingo zaizkio osterantzean. Inaugurazio egunean, jende ospetsua bildu eta animazioa izan zen nagusi.
New Yorken dagoela hasiko da Nickolas Muray-rekin. Erakusketa prestatzen lagundu zion argazkilaria zen Muray, hungariarra jaiotzez eta Ameriketara ezer barik joana. Ezagutu zuenean, artista ezaguna zen. Erlazioa haserrez eta adiskidetzez beteta badago ere, batak besteari idatziriko gutunetan argi erakusten dute elkarrenganako maitasuna.