XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARRATSALDEKO LEEN AGURRA

Iri.: Gisa onetan kantatuko dute lelengo agurra: Azpillaga, Amuriza, Enbeita, Larrañaga, Xanpun, Etxeberria, Gorrotxategi eta Garmendia.

Juraduak, gaur goizeko puntuak eta arratsaldekoak kontuan izango ditu.

Goizeko eta arratsaldeko saioak, beraz.

Biak metatuko dira, eta punturik geien duen bertsolariak jasoko ditu Euskaltzaindiaren txapela eta abar....

Denoi arratsalde on eta ongi etorri, beraz.

Eta orain bai, bertsolariak benetan orain asten dira, naiz-eta juraduak eztituen puntu auek gogoan artuko; lelengo agur auek beintzat.

Asi, Azpillaga.

Zozketak onelaxe nai izan du-eta.