XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Au da: bat, doñurik geien erabilli duen bertsolaria; eta bestea, doñu berririk geien erabilli duen bertsolaria.

Doñurik geien erabilli duena, Patxi Etxeberria izan da.

Ogei doñu erabilli ditu.

Pedro Maria Otaño`ren alabari eskatuko genioke, saria ematera etorri dedin.

Bigarren saria, alegia, doñu berririk geien kantatu duenari dagokion saria, Iñaki Beobide`k berak emango du, eta ori Xabier Amuriza`ri ematen zaio.

Eta orain, saioa amaitu dedin, bertsolariei agur bana eskatuko diegu.

Baña aurretik, eta Euskaltzaindiaren izenez, Jose Mari Satrustegi`k, Euskaltzaindiko idazkariak, bukatuko du saioa.

Gero bertsoz bukatuko baldin bada ere, antolatzalleen izenez beintzat, berak bukatuko du.