XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bat: gaia.

Gaiari zeatz eldu eta gañera sakondu eta aberastu.

Bi: izkuntza.

Esateko moduaren edertasuna.

Iru: egitura.

Saioaren sarrera, jarraipena eta bukaera.

Lau: Neurriak eta puntuak.

Neurria, musikaren arabera.

Puntuetan, potoez gañera, puntu aberatsak diran ala ez begiratuko du juraduak.

Dakizuten bezela, juradua osatzen dutenak, aurreko bi igandeetan ere juraduko izan diran amar jaun beroiek dira.

Nere eskubiko aldean or daude Aranalde, Artola, Etxezarreta, Aranburu, Irigoien, Itzaina, Lekuona, Muniategi, San Martin eta Zabala.

Eta txapelketa onetarako Euskaltzaindiak juraduko aukeratu zituen momentutik, kontentu ala deskontentuak alde batera, guk, bertsolariak epaitzekoan, oiek esaten dutenari kaso egin bear diogu, nai ta ez.

Uste dugu zuetako geinokin irizkide izango dirala; iritzi berdintsuko edo berdiñeko bearbada, txapelketa guztietan, sariketa guztietan gertatzen diran salbuespenak aparte uzten baldin baditugu.

Gaurko jaialdi onetan bagenekien jendearen erantzun ona izango genuela, eta guztioi esker milla.

Bestaldetik, emen ditugu gure artean Euskaltzaindiko ordezkariak, Kontsellaritzakoak, euskal Diputazioetakoak, Bilbo, Donostia, Arrasate eta Gernika`ko Udaletxetakoak.

Eta emen degu beste ainbat jende bertsozale eta euskaltzale.