XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SARIAK ETA AZKEN AGURRA

Iri.: Lelengo, txapelduna eta bigarrenaren sari ematea egingo degu; eta gero beste guztiena, alfabetoaren ordenaz.

Sari-emalleak ere, alfabeto-ordenaz daude.

Eta irugarrenetik zortzirañoko guztiekin, berdin egingo degu.

Epai-mai onetako edo jurado onetako idazkari, Antton Aranburu izan da.

Noski, denen firmaz eta bi izenez entregatzen didate papel au; eta txapeldun, Euskalerriko bertsolari-txapelketa onetako txapeldun, Xabier Amuriza degu.

Bigarren, Ion Enbeita.

Sariak ordena onetan doaz.

Lelengoari, Xabier Amuriza`ri, txapela.

Euskaltzaindiko idazkari dan Jose Mari Satrustegi`k jarriko dio.

Eta Eusko-Kontseilluaren trofeoa, Jorje Oteiza`k egindako bertsolari-irudi ori, Gotzon Olarte`k emango dio.

Juanjo Zearreta, Euskaltzaindiko diruzaiñak, berreun milla pezetako saria.

Bigarren saria, Ion Enbeita.

Iparraldetik, Eskualtzaleen Biltzarretik, Mixel Itzaina`k makilla emango dio, eskualdun makila.

Eta eun milla pezeta, Juanjo Zearreta`k.