XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Bai.
Nola uste dezu ba, Prantxixko?
Gaur onela bizi bear degu; aldan gutxiena nekatuaz eroxo eroxo!
- Bai, baña... bidezabal ederrak guk egin ditugulako!
Bestela, or igo bearko zenduten arnaska ta puska, gixaixuok!
- Aurrerakuntza danontzat ondo dator, Prantxixko!
Aizute: Azkar jan-ta, emengo meza entzun bear diagu!
- Bai zera!
Emengo apaizak, sermoe luzea egiten dik.
Kalean joango gaituk zortziretakoera!
- Baña, mutillak!
Gaur jai erdia dalako, meza motxa daukazute emen!
- Bai? Orduan goazen azkar barrura!
Gero egingo ditugu kontuak, Prantxixko!
- Tire, zoazte ta gero arte!
- Zer zabiltzate emen, orren goiz?
- Aizak, Prantxixko!
Sato au bete bear dek!
- Iru kabitzen al'zetik?
- Bi ta erdi naikoa ditzik!
- Zer! Norako asmoakin?
- Aritzeta'ra, goazik!
- A ze pozik joango nitzaken neu ere...
Amaika aldiz izan gaituk baña, orain etzegok etxean egon bearra besterik!
I ere bai al'aua, Pello?
- Bai.
Aizak, Joxeba: Koñero biak, Ander ta Iñaxio, bazetozek...
- Aa! Laurok al'zerate lagun?
I, Pello! Tori au; eta bota Aritzeta'ko Amari!
- Ondo dek.
Illuntze arte!