XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- BAIEZTAPENAK ematen dira onartutzat bezala, argudiatu gabe.
- Lehengokoaren jarraipena dela esan genezake.
Hemen autoreak arrazoitu egiten du eta baieztapenak ARGIBIDEen bidez ematen ditu.
- Bere pentsamendua ez du zuzen ematen, baizik eta AURKAKO ARGUDIOETARA ere hurbiltzen saiatzen da.
Hiru era hauetatik zein den egokiena ezin da esan.
Egoera eta bilatu nahi diren helburuek zehaztuko dute arrakasta.
Telefonoaren erabilerak banatzen zituen hiriko eta herriko.
Hirikoek solturaz erabiltzen zuten aparatoa (telefonikoa, noski), ez ziren beldurrak aidean ipintzen txirrin zaratatsua entzutearekin.
Herrikoek errezeloa zuten inbento berriarekiko.
Lehenengo ikasi nituen bertsoetan,
Urteak joan ahala, errezeloak gutxitu egin ziren eta gaur egun, jatorriak baino izakerak agintzen du telefonoa hartu eta alanbrean barrena mintzatzerakoan.
Batzuek sekulako erreztasuna dute aurrez aurre bailiran xehetasunik txikienak ere kontatzeko.
Besteek, esan behar den huraxe esango dute juxtu-juxtu telefonoz.
Baina hori ez dago jatorriaren baitan, norberaren berritsukeriarako joeraren baitan baizik.
Telefonoa erabiltzeko ohiturari dagokionetan ordea, bestela dira kontuak.
Hirikoek ez-
Herrikoak askoz motzagoak gara horretan.
Neska-lagun bati deitu elkarrekin zinemara edo kafe bat hartzera joateko?
Ezta... kalean topatuz gero ondo, bestela, izorrai.
Herrikoak eta hirikoak bereizten dituen beste kontu bat kirolarena da.
Herrikook kirol klasikoak menperatzen ditugu: futbola, bizikleta, pilota... betiko horiek.
Hirikoek, horietaz gainera sofistikatuagoak ere bai: patinajea, eskia, zakea, tiro olinpikoa...
Herrikoek ez dute sekula tiro olinpikorik egin.
Gehienera, txori koskorren batzuei edo Gilen Tell-en bertsio berrian pixa egiten ari den lagunaren arrastoari egingo zioten tiro.
Baina denborak berdindu egiten ditu ezaugarriak.
Orain ez da hiriko hirikorik, edo hobe esanda, ez da herriko herrikorik.
Oraingo gaztetxoek lehengo hirikoen usadioak bereganatu egin dituzte.
Telefonoa erabiltzen dute lasai, edozertarako, baita koadrilako lagunei hots egin eta zita egiteko ere.
Eta kirolen arloan, bitxietan bitxiena ere ikasteko aukera dute Jaurlaritza, Foru Aldundi, Udal eta gainerakoek antolatzen dituzten ikastaroen bidez.
Herrikoak gaur ez dira desberdintzen igandetako arropak eta astetakoak jazten dituztelako ere.
Lehen bere-berea zuten ezaugarri hori ere galdu dute.