XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Erregea eta ministrariakLuis XIV.a oso gaztea eta Mazarino lehen ministraria ziren garaian,
Jazarraldi honen arrazoia Mazarinok ezarritako berrikuntza administratiboak izan ziren: erabaki hauen bitartez antzinako lekuan lekuko administrazioak, erregearen zuzeneko kontrolaren pean jarri nahi zituzten.
Erregeak, hoba ez, oso begi onez ikusten zituen erabaki hauek, baina frantziar asko haien aurka azaldu ziren.
Aitonen semeen familiarik zaharrenetariko askok eta Pariseko hiritarrik garrantzitsuenetako batzuk, beren boterea gordetzeaz arduraturik, Hostailaren aldekoei eman zieten eskua.
Hala eta guztiz ere mugimendu iraultzaile honek arrakastarako aukera gutxi zeukan: haren ordezkariak ez zetozen bat eta ez zeukaten ez diru, ez arma ezta babes nahikorik ere.
Beraz, matxinada hau ustel irten zen.
Hostailaren aldekoen ondamenaren ondoren Luis XIV.a ez zen larregi fio aitonen seme eta hiriko kontseilu independienteetaz eta handik aurrera ahalegin guztiak egin zituen nazioaren kontrol guztia bereganatzeko.
Ez zien leku eman ez aristokraziari ezta hiriko botere ekonomikoei ere bere Frantziako agintari gorenaren maila kolokan jar ziezaioten.
(estatua neu naiz) oju egin zuen.
Erregearen larderia elizako ospakizunetan ere isladatzen zen.
Luis XIV.a eta bere gortesauentzako mezatarako tokiak bereizteko moduan, esate baterako: erregea aldarearen aurrez aurre eseritzen zen eta gortesauak parez pare, hau da aldareari bizkarra emanez.
Frantziako aitonen semeek galerazita zeukaten, (errege dekretu bitartez), salerosketan aritzea.
Haien ogasunak gobernatu, armada zuzendu eta korteko bizimoduan parte hartu behar zuten.