XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...): bateoko iturrian barriro jaiota, zure semetzakoen artean sartu daitezan.
Amaibagako... E. Amen.
6.-
- Otoitz egin daigun, anai maiteok, Aita Jaungoiko alguztidunari, oker guztitik mundua atara dagiala: gatxak uxatu, gosea kendu, espetxeak (kartzelak) edegi, kateak ausi, bidekoak etxerazo, geisoak osatu ta itxasokoak legorrera onik ekarri dagizala.
Otoitz egin daigun.
- Belaunikotu gaitezan (
- Zutundu zaiteze -.
Atsekabetuen poza ta makalen indarra zarean Jaungoiko alguztidun eta errukiorra: eldu bekizuz edozein larrialditan aurkitzen diranen eskariak; guztiak bear-orduan zeure errukia izanik, biotzez poztu daitezan.
Amaibagako... E. Amen.
7.-
- Otoitz egin daigun baita fede-ausle ta alderdituen alde be; gure Jauna eta Jaungoikoak atara dagizala guzurbide guztietatik, eta Eliza Ama santu, katoliku ta Apostoluen altzora eroan dagizala.
Otoitz egin daigun.
- Belaunikotu gaitezan (
- Zutundu zaiteze.
- Guztiok onik ataratea ta iñor be ez galtzea nai dozun Jaungoiko alguztidun eta betikorra: begira deabru maltzurrak lilluratu dabezan arima orreik: ereji gaizto guztiak alde batera itxirik, oker dabiltzan biotzak osatu ta zure egiaren batasunera biurtu daitezan.
Amaibagako... E. Amen.
8.-
- Otoitz egin daigun judarren alde be, gure Jaungoiko Jaunak biotzetako itsumena kendu dagitsen, areik be Jesukristo gure Jauna ezagutu dagien.
Otoitz egin daigun.
- Belaunikotu gaitezan (
- Zutundu zaiteze.
- Judarrai be zure errukia ukatzen ez dautsezun Jaungoiko alguztidun eta betikorra: entzun erri aren itsumena kentzeko egiten dautsuguzan eskariak; zure egiaren argi dan Jesukristo ezaguturik, euren illunpetatik urten daitezan.
Amaibagako... eta zure Semearen berberaren bidez.
E. Amen.
9.-
- Otoitz egin daigun fede bagakoen alde be; guztia al dauan Jaungoikoak kendu begie biotzetako gaiztakeria;(...).