XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRENE - Hemen ere azken mendeetako ilhunpekeriak iraganaz geroz ampecirc;thika zabaltzenago da, bai eta Erroten Burgia hiri katholiko huntan ere.

Hemendik lehenik erakhutsiko derautzut Vlamingenstraa ta, asko ibiltzeke, Theatrora hurbil Genuarren Konsulata zegoen, ezen hauiek Burgiarekin hartu-eman pollyaxioak bait zituzten.

Portu axiologo guztiak hemen paragenomenonta zegozen, eta itxastiar politeiak ziren, Hansa izan zen bezala.

Etxe huntan orain banketxe bat dago, bainan lehenago Buerze familiaren etxea zen, eta nola lekhu huntan Burgiko merkatari nabusiak biltzen bait ziren beren hartu-emanak kosmitzekotz, hunela familia hunen izenak Borsa izeneko biltzarrei beren izena eman zeraueten...

Eta lekhu huni, hemen Akademiestraat helzen denari Oude Beurs izen emaiten zaio.

Baldin eta hemendik igotzen ba gara, berehala helduko gara Van Eykplaatsera.

Hunela egin zuten eta berehala Hudaleko Bibliothampecirc;karen ondoan zegozen, eta Irenek Poortersloge erakhusten zeraukon.

IRENE - Lekhu huntan Burgiko hiritar aberatsak biltzen ziren... aurkhaz-aurk Duana Zaharra dago.

Hor goian ikhusten duzun eidosko horri Hartz Zuria deritzo.

Eta hemen ikhusten duzun ubide hau, Spinolarei ta Singelrei bitartean egun zaharretan segitzenago zuen Merkhaturaino, eta Gubernuaren Jauregiaren azpian iragaiten zen, eta hortakotz lehenago Uretako Hala izena emaiten zitzaion.

Eta hor exairetzen ziren Burgiarat ethorten ziren saleroskaiak, eta askotan oihalak bait ziren lekhu huni oihal-baku izena eman zeraukoten.

Lehenago ez zegoen ordoki huntatik ubidera aurreratzen dena.

Haren izena Spigelrei zen eta Bizkaitarren Etxearen alboan pasatzen zen.

Etxe hau oso importanta zen.

Eta hemendik Craene-plaatsera joaiten zen, Lekhu huntan garabi bat bait zegoen... eta azkenez Oihal-Bakura heltzen zen ubidea.

JEAN MACLEOD - Lypampecirc; handia da ubideak hunela bethetzea.

Hunela hemen ikhusten dugun ubide hunen zathiak ez dadauka ezein ere dianoia zereneta nehora ere eramaiten ez bait du.