XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Berriro konortera heldu zenean.

Heikoren aldean eseri zen.

Hunek berriro jantzi zituen frakak...

Utak ez zuen berriro jantzi beharra zeren bere larruzko mini-gona soilik bi boitoinez zarratu behar bait zuen.

UTA - Huna ekharri zaitut... eta zurekin maithasunaz jo nahi nuen, zeren-eta hemen legenda bat bait dago eta zuk legenda hori bethe behar zenduela uste ukhan bait nuen.

Oso legenda zaharra da... eta nire familia hari lothuta dagoko... bainan nire familia baino lehen leinu oso bat lothuta zegokion.

Entzun bada legenda hauxe: Gaztelu hau dagoen lekhuaren aurrean lehenago Burgiraino heltzen zen itsas-adar bat pasatzen zen.

Burgi ez da Flandertze herriko hirietarik zaharrena, nahiz-eta batzuek hola sinhist dezatenarren.

Gantei zaharragoa da.

HEIKO - Ba nuen entzun hori.

Bainan Burgia bada bere mila urtheak baino zaharragoa.

UTA - Mila urthe baino gehiago ere ba dituela uste dut... bainan kontatuko derautzudan legenda, kontu huts bat baino gehiago da, Ulrikek argiagotu derautzula itxaroten dut.

Erran derautzudan bezala Ulrike orain Gantein eta Buruzelen dago eta historia ixtudiatu ukhan du, halaber Philologia.

Gaztetan danik bethi erraiten zuten ezen Ulla Universitateko professorea bilhakatuko zela... eta hauxe da alampecirc;theian, mementu hauietan Lutegiko Universitatean Kalitekhnampecirc;aren Historia irakasteko kontratatua izan da.

Utak hemengo berezgo batzu heuretu ditu; neuk soilik gaingiroki azalt dietzaketzudanak.

Hortakotz orain diampecirc;gampecirc;tuko derautzut Gaztelu hunen historia gauzarik askotan ongi ezagutua denarren.

Burgi Itsasoarenkin bilduta zegoen Suin izeneko itsaskolkhoaren bidez.

Gaur Suin hori areaz betherik dago.

Gaur-egun Knokke ta Het Zout dagozen lurrak lehenago Sluiz-eraino sartzen zen itsasadar bat zen.

Eta hemendik zethorren Dammera eta Burgiraino.

Orduan ez Sluiz ez Damme zegozen... eta bi hiri hauk iraiki izan ziren Suin areaz bethetzen zen izarian.

Orduan are Itsasoraino heltzen dynatatzen zuten ubideak ireki zituzten, lehenik Dammeraino, izen hunek dioen bezala kaia bat zen.

Geroago Sluizeraino.

Gaur egun, hau guztia areaz batherik dago.

Hortakotz azken urthe hoietan Burgitik Zeebruggeraino dioan ubide bat ireki dute.